Jump to content

Hezkuntzako kasuen azterketa liburuxka

From Outreach Wiki
This page is a translated version of the page Case Studies education brochure and the translation is 100% complete.
Kasuen azterketa: Nola baliatzen duten irakasleek Wikipedia irakasteko

Hau Wikipediako Hezkuntza Programako Kasuen azterketa: Nola baliatzen duten irakasleek Wikipedia irakasteko liburuxkako testua da, 2012ko ekainean argitaratua (2017an itzulia). Ikus baita ere egunera daitekeen Interneteko bertsioa: Education/Case_Studies.

testua

1. orria (azala)

Kasuen azterketa: Nola baliatzen duten irakasleek Wikipedia irakasteko

Wikimedia Fundazioa

2. orrialdea

2001ean Wikipedia hasi zenetik, mundu osoko irakasleek beren curriculumera sartu dute edonork alda dezakeen entziklopedia librea. 2010ean, Wikimedia Fundazioak Wikipediako Hezkuntza Programari ekin zion, irakaskuntzarako bitarteko gisa Wikipedia erabili nahi duten irakasleei laguntza emateko.

Liburuxka honetan, mundu osoko irakasleek azaldu dute nolako lanak esleitu dituzten beren ikastaroetako ikasketa helburuak betetzeko. Halaber, azaldu dute lan horiei notak nola jarri dizkieten. Kasu azterketa hauek lagungarriak izan dakizkizuke klasean Wikipedia ikasbitarteko gisa nola erabili ezagutzeko eta plan bat egiteko.

Hala ere, liburuxka hau hasiera baino ez da. Kasu azterketa bakoitzari buruz, Internetera joan zaitezke lan horren xehetasunak eskuratzeko. Eta beste irakasle batzuekin partekatu nahi duzun lan bat sortu baduzu, lasai jarri harremanetan Euskal Wikilarien Kultura Elkarteko (EWKEko) bideratzailearekin!

https://meta.wikimedia.org/wiki/Basque_Wikimedians_User_Group/eu

3. orrialdea

Ikasketa helburuak

(CC-O) Derrick Coetzeek egina

(CC-BY-SA 3.0) Sage Rossek egina

Idazteko trebetasunak garatu

Ikasleek irakurle talde interesatu eta anitz batentzat idazten ikasiko dute, mundu osoko Interneteko 'biztanleria'ren zati handi batentzat. Entziklopediara informazioa gehitzeko prozesuan, ikasleek beste batzuekin batera idazten ikasi behar dute, baita bestek beren lanari berrikuspenak egitea onartzen ere. Are, egiaztagarritasunari eta "norberaren ikerketarik ez" egiteari Wikipediak ematen dion garrantziaren bitartez, ikasleek hobeto ulertzen dute zein den aldea datuetan oinarrituz eta konbentzitzeko estiloan idaztearen artean.

Multimedian eta informazioan alfabetatu

Wikipediaren edukia garatzeko prozesu gardenak eta lankidetzazkoak ikasleei modua ematen die informazioa nola sortu eta kontsumitzen den hobeto ulertzeko. Horrek aukera bikaina ematen die ikasleei gogoeta egiteko eskueran dauden iturriei eta horien erabilera egokiei buruz.

Pentsamendu kritikoa eta ikertzeko trebetasunak

Ikasleek ikasi egiten dute Wikipediako artikuluak kritikoki aztertzen, jakin ahal izateko artikulu batek gai bati zer-nolako estaldura ematen dion, zer informazio falta duen, eta ebaluatzeko artikulu bat iturri fidagarrietan zenbateraino oinarritzen den. Ikuspegi zabalago batetik, Wikipediako artikuluen ebaluazioak zure ikasleei laguntzen die askotariko iturriak (ez bakarrik Wikipedia) nola ebaluatu ikasten. Uneko artikulu bat ebaluatzeko eta zein informazio falta den erabakitzeko prozesua literatur kritikako baten oso antzekoa da, ikerketa akademikoan ezin bestekoa dena.

Lankidetza

Ikasleek lehen eskutik ikasiko dute editore boluntario aktiboen komunitate batekin lankidetzan aritzen (beren ikaskideak ere tartean). Maiz beren lanari buruz iruzkinak jasoko dituzte, eta ikasiko dute beste editore batzuekin edukiari buruz ados jartzen.

Wikian lanean: teknika eta komunikazio aldeko trebetasunak

Wiki softwarearen erabilera gero eta handitzenago ari da hezkuntzan eta enpresa munduan. Wikipedia lanek irakatsi egiten diete ikasleei MediWiki software popularra nola erabili. Ikasleak elkarrekin jartzen dira harremanetan artikuluen eta lankideen eztabaida orrietan, beren hartzaileei mezua behar bezala helarazteko teknikak eta trebeziak garatuz.

4. orrialdea

Kasu azterketak:

Esleitutako lanak

(CC-BY-SA 3.0) Xabier Cañasek egina

(CC-BY-SA 3.0) Sage Rossek egina

(CC-BY-SA 3.0) Annie Linek egina

Herrialde askotan, Wikipedia Enbaxadoreak daude zuri eta zure ikasleei Wikipedian aldaketak egiteko oinarrizko guztia ikasten laguntzeko. Enbaxadoreok saiatuko dira zure Wikipediako lanaren xehetasunak argitzen eta ikasleei Wikipedian lehen aldiz ari direnean laguntzen.

5. orrialdea

Orrazketa lana

Adrianne Wadewitz

Irakasle laguntzaile bisitaria

Indiana University-Purdue University Indianapolis

AEB

Ikastaroaren izena

Arrazoibidezko idazkuntza

Ikastaro maila (graduatuko ikaslea/graduatua)

Graduatu aurreratuko ikasleak

Ikasketaren helburuak

Idazteko trebetasunak garatu

Multimedian eta informazioan alfabetatu

Pentsamendu kritikoa eta ikertzeko trebetasunak

Lankidetza

Wikian lanean: teknika eta komunikazio aldeko trebetasunak

Ikastaroaren jakintzagaia

Asko

Klasearen tamaina

20

Bakarkako edo taldeko lana

Bakarkakoa

Lanaren iraupena

Astebete

http://education.wikimedia.org/copyediting

Esleitutako lana

Ikasleei Wikipediako artikuluak orrazteko eskatu nien, eta editoreekin haien idazkuntzari buruz eztabaidatzeko eta edukiko hizkeraren argitasuna hobetzeko.

Era horretan, kontuan hartu behar izan zuten hartzaileak Wikipediako mundu osokoak direla, eta Wikipediako editore anonimoekin komunikatzeko erronka. Asmoa zen bukaerarako ikasleak ohartzea orrazketa prozesu neketsua, beharrezkoa eta, batzuetan, zama politiko handikoa dela.

Arrazoibidezko Idazkuntzan ikasleek ikasi zuten hartzaile desberdinentzat ahots desberdinez idazten. Wikipediarako 'ahots' bereziaz ikastean, aginpidezko ahotsaren berri ezagutu zuten, eta tonu horrek konbentzitu egin dezakeela, edukia susmagarria denean ere. Tonuak edo/eta edukiak elkar nola sendotu edo hondatzen duten ikasleek nahitaez eskuratu beharreko teknika da.

(CC-BY-SA 3.0) Joseph C. Jonesek egina

6. orrialdea

Definizioak

James M. Lipuma

Irakasleen hezkuntza programen zuzendaria

Davida Scharf

Erreferentziazko eta heziketa zuzendaria

New Jersey Institute of Technology

AEB

Ikastaroaren izena

Komunikazio teknikoa

Ikastaro maila

Graduatu aurreratuko ikasleak

Ikasketa helburuak

Idazteko trebetasunak garatu

Multimedian eta informazioan alfabetatu

Pentsamendu kritikoa eta ikertzeko trebetasunak

Lankidetza

Wikian lanean: teknika eta komunikazio aldeko trebetasunak

Ikastaroaren jakintzagaia

Ingelesa Humanitateen Sailean

Klasearen tamaina

100–150

Bakarkako edo taldeko lana

Bakarkakoa

Lanaren iraupena

8 hilabete

http://education.wikimedia.org/definitions

Esleitutako lana

Ikasleei eskatu genien berrikustea eskatzen duten artikuluak identifikatzeko, eta horiek hobetzeko, definizioak aldatuz, edukia gehituz eta erreferentzia gisa iturri fidagarri eta egokiak gehituz.

Ikasleek erantzun bat idatzi zioten proposamen bat egiteko eskaera bati; bertan, aldaketak zergatik behar diren adierazi zuten, horiek egiteko zergatik zuten trebetasuna, eta beraiek hornitutako iturriak zergatik izango ziren egokiak. Artikulua berrikusi ondoren, ikasleek beren lanari buruz egin zuten gogoeta, Lipuma doktoreari gutun formal batean konbentzituz bukatua zutela egin nahi zuten lana.

(CC-BY-SA 3.0) Jay Walshek egina

7. orrialdea

Artikulu bat idatzi

Juliana Bastos Marques

Irakaslea

Rio de Janeiro Estatuko Unibertsitate Federala (UNIRIO)

Brasil

Ikastaroaren izena

Antzinaroko historiako gai bereziak — Erromako historia Wikipedian

Ikastaro maila

Graduatu aurreratuko ikasleak

Ikasketa helburuak

Idazteko trebetasunak garatu

Multimedian eta informazioan alfabetatu

Pentsamendu kritikoa eta ikertzeko trebetasunak

Lankidetza

Wikian lanean: teknika eta komunikazio aldeko trebetasunak

Ikastaroaren jakintzagaia

Historia

Klasearen tamaina

20

Bakarkako edo taldeko lana

Bakarkakoa

Lanaren iraupena

13 aste

http://education.wikimedia.org/writearticle

Esleitutako lana

Lehendabiziko lau asteetan, nire ikasleei galdetu nien 3 orrialdeko txosten bat idazteko eta, bertan, aztertzeko berrikusiak izateko aukeratutako artikuluen une horretako egoera zein zen, kritikoki edukiari zein formari erreparatuz. Horren ondoren, zazpi aste eman nien aukeratutako artikuluak beren proba orrietan aldatzeko, nire zein Enbaxadoreen iruzkinak jasotzen zituzten bitartean. Bukatzeko, eskatu nien 3 orrialdeko ebaluazio eta iruzkin bana egiteko ikastaroari buruz.

Alde handiaz, ekintzaren alde onena izan zen testuak nola interpretatu eta, erreferentziak baliatuz, argi eta labur haien hitzak erabiliz nola idatzi ikastea. Hori zaila da, beharrezkoa, eta praktikaz etortzen da. Ikasleek gogo gutxi agertu zuten hasieran, eta irakasleak proposatutako ekintza oso berriari gogor ere egin zioten beharbada. Mugaeguna hurbil zenean bakarrik ohartu ziren egiten ari zirenaren inplikazioez. Beraz, esleitutako lanak eredu aldaketa izan ziren ikasleentzat ere.

File:Juliana Bastos Marques profile pic.jpg

(CC-BY-SA 3.0) Matthew Rothek egina

8. orrialdea

Artikulu nabarmendu bat idatzi

Jon Beasley-Murray


Latinoamerikar Ikasketen irakasle laguntzailea

University of British Columbia

Kanada

Ikastaroen izenak

Erailketa, eromena, eta triskantza — Latinoamerikar literatura itzulpengintzan

Río Grandetik iparraldera — Latinoamerikar zibilizazioa eta kultura

Begiratu berri bat errealismo magikoari — 1820z geroko hispanoamerikar literaturari buruzko azterketa

Ikastaro maila

Graduatu aurreratuko ikasleak

Ikasketa helburuak

Idazteko trebetasunak garatu

Multimedian eta informazioan alfabetatu

Pentsamendu kritikoa eta ikertzeko trebetasunak

Lankidetza

Wikian lanean: teknika eta komunikazio aldeko trebetasunak

Ikastaroaren jakintzagaia

Espainiar/latinoamerikar ikasketak

Klasearen tamaina

15–30

Bakarkako edo taldeko lana

Taldean

Lanaren iraupena

12 aste

http://education.wikimedia.org/featuredarticle

Esleitutako lana

Ikastaro hauetako bakoitzean, ikasleei eskatu zitzaien taldeka lan egiteko ikastaroko gaiari buruzko Wikipediako artikuluak sortu edo hobetzeko.

Artikulu horiek ziren ikasten ari ginen liburu edo/eta egileei buruzkoak, kasu bakoitzean funtsean literatura klase bat baitzen. Askotan, baina ez beti, artikulu horiek existitu egiten ziren nola edo hala, eta askotariko kalitateak zituzten. Ikasleei bereziki animatu zitzaien Wikipediako parekoen berrikuspena eta kalitate prozesua pasatzeko bidaltzera, adibidez, “Did You Know,” “Good Article,” and “Featured Article” izendapenetara.

Aurreikuspenak ia alderdi guztietatik gainditu ziren. Ni izan nintzen beharbada harrituena ikusita esleitutako lana idazteari (eta berrikusteari) buruzkoa ere nola bihurtu zen.

File:Jon Beasley-Murray profile pic.jpg

(CC-BY 3.0) Ofelia Rosek egina

page 9

Itzulpengintza

Leigh Thelmadatter

Ingeleseko irakaslea/hizkuntz laborategiko koordinatzailea

Instituto Tecnológico y Estudios Superiores de Monterrey

Mexiko

Ikastaroaren izena

Sello A

Ikastaro maila

Lehenengo urteko graduatu ikasleak

Ikasketa helburuak

Idazteko trebetasunak garatu

Multimedian eta informazioan alfabetatu

Pentsamendu kritikoa eta ikertzeko trebetasunak

Lankidetza

Wikian lanean: teknika eta komunikazio aldeko trebetasunak

Ikastaroaren jakintzagaia

Hizkuntzak

Klasearen tamaina

4

Bakarkako edo taldeko lana

Biak

Lanaren iraupena

16 aste

http://education.wikimedia.org/translationspanish

Esleitutako lana

Nire ikasleei eskatu nien Espainierazko Wikipediako komunitatean sartzeko eta Ingelesezko Wikipediako artikuluak Espainierazko Wikipediara itzultzeko. Lan horrek benetan murgiltze egoera batean jarri zituen, eta beren ingelesa komunikaziorako eta proiektuetarako erabil zezaketen.

Proiektuaren zati onena izan zen Wikipediak motibatzen zuela ikustea: benetako komunikazioa zerabilten, eta lanek ikasgelaz kanpoko ondorioak zituzten. Etsigarria ere suertatu zitzaien, eta zenbaitetan kultur jipoi bat jaso zuten beste herrialdeetako wikilariekin elkarrekintzan aritu zirenean.

(CC-BY-SA 3.0) Alejandro Linares Garciak egina

10. orrialdea

Itzulpengintza

Dalia Mohamed El Toukhy



Al Alsungo fakultateko irakasle laguntzailea

Ain Shams Unibertsitatea

Egipto

Ikastaroaren izena

Frantsesetik arabierara espezializatutako itzulpenak

Ikastaro maila

Graduatu ikasleak

Ikasketa helburuak

Idazteko trebetasunak garatu

Multimedian eta informazioan alfabetatu

Pentsamendu kritikoa eta ikertzeko trebetasunak

Lankidetza

Wikian lanean: teknika eta komunikazio aldeko trebetasunak

Ikastaroaren jakintzagaia

Itzulpengintza

Klasearen tamaina

6

Bakarkako edo taldeko lana

Taldean

Lanaren iraupena

10 aste

http://education.wikimedia.org/translationarabic

Esleitutako lana

Proiektu honek balio izan zuen ikasleek terminologia ondo ezagutzeko eta era horretan lan merkatuko premiak betetzeko gai diren itzultzaile trebatuak sortzeko.

Ikasleek sakontasunez landu zituzten politika, lege eta ekonomikoa arloko testuak itzultzeko trebetasunak. Nire ikasleak oso gogotsu agertu ziren Wikipediako testuak itzultzeko orduan.

Ikasleek ikasi zuten itzulpen espezializatuak ondo kontrolatzen eta horren alde teoriko eta praktikoen berri ezagutzen. Ulertu zuten beharrezkoa zutela haien trebetasunak garatzea, eta bat egitea taldeka lan egiteko eta Interneteko tresna teknologikoen bidez informazioa biltzen lan egiteko egun dagoen ohiturarekin.

File:Dalia Mohamed El Toukhy profile pic.jpg

(CC-BY-SA 3.0) Faris El-Gwelyk egina

11. orrialdea

Argazkiak

Jirˇí Reif

Irakasle laguntzailea

Pragako Charles Unibertsitatea

Txekiar Errepublika

Ikastaroaren izena

Natur kontserbazioa

Ikastaro maila

Graduatu aurreratuko ikasleak

Ikasketa helburuak

Idazteko trebetasunak garatu

Multimedian eta informazioan alfabetatu

Pentsamendu kritikoa eta ikertzeko trebetasunak

Lankidetza

Wikian lanean: teknika eta komunikazio aldeko trebetasunak

Ikastaroaren jakintzagaia

Ingurumen ikasketak

Klasearen tamaina

30

Bakarkako edo taldeko lana

Bakarkakoa

Lanaren iraupena

8 aste

http://education.wikimedia.org/photos

Esleitutako lana

Ikasleek Txekiar Errepublikako eremu babestu bat aukeratu zuten, eta eremu hari buruzko Wikipediako artikulua hobetu zuten, eremu horretako argazkiak ere tartean.

Eremura norbanakoek egindako bisita bat, hari buruzko argazki dokumentazioa, uneko idazmaterialetatik aipamenak egitea eta klase aurrean egindako mintzaldi bat eskatu zitzaizkien lana behar bezala betetzeko.

Oro har, oso ondo sentitzen naiz lanari buruz. Ikasleak jokoan sartu ziren gehienetan, eta gogotsuago aritu ziren bestelako ikastaroetan baino. Oso pozik nago ohartzen direlako Wikipedian idazlanak argitaratzeak duen balioaz: haien eskolako lanek ez zuten amaitu tiradera batean sartuta. Bukatzeko (baina ez gutxiago), artikulua Interneten eskuragarri dagoenez, wikilari independenteek kritikoki ebaluatu ahal izan zuten, eta ikasleek iturriekin lan egiten ikasi behar izan zuten. Trebetasun hori baliagarri izango zaie beste ikasketa gehiagotan ere.

(CC-BY-SA 3.0) Adam von Weisbergek egina

(CC-BY-SA 3.0) CalaLohek egina

12. orrialdea

Ilustrazioak

Bruce Sharky


Irakaslea

Louisiana State University

USA

Ikastaroaren izena

Eskualde plangintza eta diseinua

Ikastaro maila

Masterreko ikasleak

Ikasketa helburuak

Idazteko trebetasunak garatu

Multimedian eta informazioan alfabetatu

Pentsamendu kritikoa eta ikertzeko trebetasunak

Lankidetza

Wikian lanean: teknika eta komunikazio aldeko trebetasunak

Ikastaroaren jakintzagaia

Paisaiarako arkitektura

Klasearen tamaina

11

Bakarkako edo taldeko lana

Bakarkakoa

Lanaren iraupena

12 aste (wikiz kanpoko lan handiago baten zati)

http://education.wikimedia.org/illustrations

Esleitutako lana

Nire ikasleei eskatu nien Wikipediara joateko, eta aurkitzeko testuan idatzita zegoena iruditan azaltzeko ilustrazio bat zerabilen artikulu bat.

Gaiak zerikusia zuen Louisiana kostaldeko naturako prozesuekin, adibidez, itsas istingen galera, urakan eta abarrekin. Lan handiagoak bere baitan hartzen zuen, gainera, txosten bat eta klaseko aurkezpen bat.

Ikasleek gogotsu hartu zuten lana, hura argitara zitekeelako, helduen tratua eman zitzaielako, Wikipediara ekarpen bat egiten ari zirelako; gainera, mundu osoko jendeak egiten zion kritika haien lanari. Ikusi nuen haien gainerako lanaren kalitatea nire ikasleetan ikusitako onenetakoa zela, eta horren arrazoia Wikipediako lana izan zen nire ustez: ikasleak zirikatu egin zituen haien lan guztietan egiten dituzten irudi ilustrazio moten gainean kritikoki pentsatzera. Paisaiarako arkitekto gisa, hartzaileekin komunikatu behar gara, eta lan honek lagundu egin zien trebetasun horiek ikasten.

(CC-BY-SA 3.0) Yue Guanek egina

(CC-BY-SA 3.0) Dbouttek egina

13. orrialdea

Bideoak

Jennifer Geigel Mikulay


Komunikazio profesionaleko irakasle laguntzailea

Alverno College, Milwaukee

AEB

Ikastaroaren izena

Informazio ikasketa aurreratuak

Ikastaro maila

Graduatu aurreratuko ikasleak, horietako asko itzuli egin diren ikasleak

Ikasketa helburuak

Idazteko trebetasunak garatu

Multimedian eta informazioan alfabetatu

Pentsamendu kritikoa eta ikertzeko trebetasunak

Lankidetza

Wikian lanean: teknika eta komunikazio aldeko trebetasunak

Ikastaroaren jakintzagaia

Komunikazioa

Klasearen tamaina

20

Bakarkako edo taldeko lana

Bakarkakoa

Lanaren iraupena

4 aste

http://education.wikimedia.org/videos

Esleitutako lana

Ikasleek informazio bideo bat sortu zuten Wikipedia artikulu bat irudiztatzeko; artikuluko gaiak ziren arkitektura, dantza, ondarea, paisaia, makinak, musika, parkeak eta kirolak.

Proiektua diseinatu zen multimedien inguruko ezagutza hedatu eta eskuratzeko. Ikasleek esperimentatu zuten, arazoak konpondu, gaitasun estetikoak ikasi, eta ikastaroko klaseetan zein ikerketa independenteetan ikasitako ezagutzak aplikatu egin zituzten. Irudi eta musika guztiak jatorrizkoak izan behar ziren, egile eskubiderik gabe, edo Creative Commons Aitortu-Berdin Partekatu lizentzian eskuragarri izan.

Lanaren asmoa zen multimediako alfabetatzea sustatzea, bideo digitalarekin esperientzia ematea, eta webgune edukien garapenari bultzada ematea. Ikasleek ezagutu zuten Wikipedia kultura berezi bat duen proiektu digital bat eta lankidetzan diharduen komunitate bat dela. Ezagutu zuten Wikipedian desoreka bat dagoela generoaren eta, oro har, teknologiaren ikuspegitik. Gainera, ikasi zuten beren lana gune oso erabilerraz batean partekatzen. Eskuratu zituzten iruzkinak oso baliagarriak izan zitzaizkien ikasleei. Wikilariek haien eztabaida orrietan oharrak utzi edo bideoei buruzko iruzkinak egin zituztenean, ikasleek benetan ikasi egin zuten beren partaidetzatik.

(CC-BY-SA 3.0) Katy Ledererrek egina

14. orrialdea

Kasu azterketak: Notak jarri

Wikipedia lanetan nota jartzea erronka bat da, ikasleek maiz lankidetzan dihardutelako, eta orain arte zaila izan da esatea ikasle bakoitzak artikuluari zer gehitu dion (hori aldatzen ari da aplikazio berrien bidez). Irakasleek askotariko estrategiak baliatzen dituzte haien ikasleek Wikipedian zer egiten duten ebaluatzeko.

(CC-BY-SA 3.0) Faris El-Gwelyk egina

(CC-BY-SA 3.0) Annie Linek egina

(CC-BY-SA 3.0) Annie Linek egina

page 15

Wikipediara gehitutako edukia

Anne J. McNeil

Seyhan N. Eğe, kimikako irakasle laguntzailea

University of Michigan

AEB

Ikastaroen izenak

Makromolekulen kimika organikoa: kimika fisiko organikoa

Ikastaro maila

Doktorego ikastaroak, nahiz eta graduatu aurreratuko ikasleek ere ikastaroa hartu zuten, eta proiektuetan parte hartu

Ikasketa helburuak

Idazteko trebetasunak garatu

Multimedian eta informazioan alfabetatu

Pentsamendu kritikoa eta ikertzeko trebetasunak

Lankidetza

Wikian lanean: teknika eta komunikazio aldeko trebetasunak

Ikastaroaren jakintzagaia

Kimika

Klasearen tamaina

10–36

Bakarkako edo taldeko lana

2–3ko taldeetan

http://education.wikimedia.org/content

Notak jarri

Ikasleek talde txikitan lan egin zuten ikastaroko edukiari lotutako Wikipediako artikulu bat aldatzeko, hura ez baitzegoen era egokian azalduta.

Ikasleei haiengandik gutxienez ondorengoak espero nituela adierazi nien: artikuluari 3 atal, 3 irudi eta 8 erreferentzia gehitzea. Gero, parekoen bi faseko berrikuspenerako, ikasleei galdera zerrenda bat eman nien espero nuenari buruzko gidalerro zehatzagoak emateko. Adibidez, “artikulua egokia da erabiltzaile berri/orokorrentzat zein gaiaren xehetasunen berri izan nahi dutenentzat?” Galdera horiek ere azken nota erabakitzeko baliatu nituen. Bukatzeko, ikasle bakoitzak artikuluei egindako ekarpenaren inguruko aurkezpena egin zuen; era horretan ikasleei nota desberdinak eman nizkien talde bakoitzaren barruan, nork banaka egindako ahaleginetan oinarrituta.

Notak atal txikiagotan banakatzeak (edukia, irudiak, erreferentziak, aurkezpena, ikaskideen berrikuspenak, etab.) egitura sinple baina bidezko bat eman zidan artikulua ebaluatzeko. Ikasle bakoitzak nota bakar bat jaso zuen, aldakorra norbanako bakoitzak artikuluari egindako ekarpenean eta ikaskideen berrikuspenetan oinarrituta. Era horretan, goxatu egiten dira ikasleen kezkak taldean norbait alferkerian ibili denean.

(CC-BY-SA 3.0) Matthew B. Soellnerrek egina

16. orrialdea

Mugarriak

Robert Cummings

Idazkuntza eta Erretorikako Zentroko Zuzendaria, ingeleseko irakasle laguntzailea

University of Mississippi

AEB

Ikastaroaren izena

Idazkuntza 101

Ikastaro maila

Lehen urteko graduatu ikasleak

Ikasketa helburuak

Idazteko trebetasunak garatu

Multimedian eta informazioan alfabetatu

Pentsamendu kritikoa eta ikertzeko trebetasunak

Lankidetza

Wikian lanean: teknika eta komunikazio aldeko trebetasunak

Ikastaroaren jakintzagaia

Idazlana

Klasearen tamaina

23

Bakarkako edo taldeko lana

Biak

http://education.wikimedia.org/milestones

Notak jarri

Lanaren helburua zen idazlan ikastaroari buruzko ikasleen aurrerabidean sakontzea: idazkuntza prozesua ikastea, azterbide intelektualeko eta arrazoibideko trebetasunak lantzea, helburu erretorikoak eta askotariko hartzaileak ulertzea, ikerketa praktiko eraginkorretan aritzea eta arau zein mekanika onargarriak dituen prosa sortzea.

Ikasleei esleitutako lana ebaluatzeko, erreparatu nion lanean izandako partaidetzari, eta gogoeta saiakera banari. Laneko zazpi faseetako bakoitzean, eskatu zitzaien ikerketa moduko bat egiteko eta, gero, egun horretako lanari buruz txosten labur bat prestatzeko. Gogoeta saiakeretan, ikasleei eskatu zitzaien ikastaroko emaitzak lortzeko baliagarritasunari begira proiektua ebalua zezaten. Egunero lanak ikasteko idazketa txiki, hazkorrak sortzeko estrategia hori kudeatzeko ataza errazak hornitzen zituen egunero, baina ikerketa prozesuari ezer kendu gabe.

(CC-BY-SA 3.0) Kevin Bainek egina

17. orrialdea

Gogoeta txostenak

Michael Mandiberg


Irakasle laguntzailea

College of Staten Island/CUNY

AEB

Ikastaroaren izena

Diseinu eta bitarteko digitalen historia

Ikastaro maila

2 eta 3. urteko graduatu ikasleak

Ikasketa helburuak

Idazteko trebetasunak garatu

Multimedian eta informazioan alfabetatu

Pentsamendu kritikoa eta ikertzeko trebetasunak

Lankidetza

Wikian lanean: teknika eta komunikazio aldeko trebetasunak

Ikastaroaren jakintzagaia

Multimedia ikasketak / Artearen historia

Klasearen tamaina

22

Bakarkako edo taldeko lana

Bakarkakoa

http://education.wikimedia.org/reflectivepapers

Notak jarri

Nire ikasleei eskatu nien Wikipedian izandako esperientziari buruzko gogoeta saiakera labur bat idazteko (2–5 or.). Gogoeta txostenari nota jartzeko, esperientziaz egiten zuten gogoetaren zorroztasuna eta sakonera hartu nuen irizpidetzat, baina txostena erabili nuen ere azken proiektua ebaluatzeko iragazki gisa.

Azken proiektuak 1.200 eta 2.000 hitz bitartean gehitu behar zituen ikastaroari lotutako artikulu zirriborro batean. Ikasleengandik espero zen infotaula bat sortzea, eta gutxienez 20 aipamen adierazgarri eta baliodun gehitzea. Ikasle bakoitzaren ekarpenen kalitate objektiboa ebaluatzeko artikuluaren historia erabil nezakeen arren, oso baliagarria izan zitzaidan norbere buruaren ikuskeran eta iritzian aldaketak ikustea, eta hori da, neurri handi batean, ikasleak Wikipedian idazten jartzeko izan nuen arrazoi bat. Ikasleek berek esanda, berretsi egin ziren haiek gehitutako testuaren bitartez nik susmatutako (edo ikusi nituela sinetsitako) aldaketak: ahaldunduta atera ziren, eraldatu egin ziren ikasleen ikertzeko trebetasunak, haientzat esker onekoa izan zen onura handiago baterako zerbait egitea eta, batez ere, haien idazkuntza hobetu eta akademikoki zintzo mantendu zuten.

(CC-BY-SA 2.0) Anna M Campbell Photographyk egina

18. orrialdea

Bost irizpide

Rochelle Davis


Antropologiako irakasle laguntzailea

Georgetown University

AEB

Ikastaroaren izena

Arabiar munduaren ikasketaren sarrera

Kultura eta politika teoritzatzen

Ikastaro maila

Masterra eta 2/3. urteko graduatu ikasleak

Ikasketa helburuak

Idazteko trebetasunak garatu

Multimedian eta informazioan alfabetatu

Pentsamendu kritikoa eta ikertzeko trebetasunak

Lankidetza

Wikian lanean: teknika eta komunikazio aldeko trebetasunak

Ikastaroaren jakintzagaia

Diziplinartekoa

Klasearen tamaina

20

Bakarkako edo taldeko lana

Bakarkakoa

http://education.wikimedia.org/fivecriteria

Notak jarri

Ikasleek hiruhilekorako gai bat aukeratu zuten, ikertu, Wikipediara sarrera bat gehitu zuten, eta gero gai berdinari buruzko ikerlan bat idatzi zuten.

Bost blog sarrera ere idatzi zituzten hiruhilekoan izandako haien esperientziei buruz.

Lanari bost irizpidetan oinarrituz jarri nion nota:

Sarrerako edukiari buruzko ikuspena: Edukia banandu egin duzu erreferentzietan dioena eta ikuspegi neutrala adierazteko moduan? Atalburu egokiak erabili dituzu?

2. Googlez kanpora egindako ikerketa, iturri anitzak eta adierazgarriak aurkitzeko.

3. Sarreraren eta haren edukiaren zure antolakuntza: Zure edukia antolatu duzu edo badira atal batean beste bati dagozkion gauzak? Eduki adierazgarria hornitu duzu? Zerbait soberan da?

4. Iturriz egokiz hornitutako, ikertutako sarreraren zure idazketa: Ikuspegi neutrala? Iturriak/oin-oharrak? Gramatikaz zuzena? Paragrafoak ondo eraikita?

5. Nola kudeatu dituzun nik edo bestek zuri egindako komentarioak.

(CC-0) Justin Secorrek egina

19. orrialdea

Notak jarri

Parekoen berrikuspenak

Shamira Gelbman

Irakasle laguntzailea

Illinois State University

AEB

Ikastaroaren izena

AEBko alderdi politikoak

Ikastaro maila

Graduatu aurreratuko ikasleak

Ikasketa helburuak

Idazteko trebetasunak garatu

Multimedian eta informazioan alfabetatu

Pentsamendu kritikoa eta ikertzeko trebetasunak

Lankidetza

Wikian lanean: teknika eta komunikazio aldeko trebetasunak

Ikastaroaren jakintzagaia

Politika zientziak

Klasearen tamaina

70

Bakarkako edo taldeko lana

Bakarka

http://education.wikimedia.org/peerreviews

Notak jarri

Wikipedia eta beste osagai batzuk biltzen zituen proiektu handiago batean kokatuta, ikasleei eskatu zitzaien uneko Wikipediako artikuluak ebaluatu eta hobetzeko; artikulu horiek ziren Estatu Batuetako estatuetan dauden alderdi politikoen antolakuntzei buruzkoak.

Ikasleek estatuko alderdiei buruzko artikuluetan egindako hobekuntzak bitan ebaluatu ziren: lanean hasi eta hilabetera, eta hiruhilekoaren amaieran berriz. Hilabeteko ebaluazioan hiru ebaluazio mota egin ziren: ikasle bakoitzak bere aurrerabidea ebaluatuko zuen; ikasle bakoitzari beste ikaskide baten berrikuspena egiteko esan zitzaion eta, haien buruaren ebaluazioan, parekoen berrikuspenean eta bakoitzari esleitutako artikuluan bertan oinarrituta, nik ere ebaluazio bat egin nuen, eta ikasle bakoitzari hobekuntzarako iradokizunak egin. Hilabeteko parekoen berrikuspenaren ebaluazioa gidatuta zegoen, alegia, ikasleei formulario batzuk eman nizkien, ikaskideen lanaren balorazioa egituratzen laguntzeko galdera ireki, zorrotzak biltzen zituztenak.

Ikusi dut nork bere burua ebaluatuz eta parekoen lana berrikusiz, esanguratsuagoak egiten direla ebaluazioak; ikasleak parte-hartzaile aktibo bihurtzen dira, notaren hartzaile pasiboak izan beharrean. Parekoen berrikuspenak badu beste abantaila bat ere: ikasleei elkarrengandik ikasten laguntzen die, dela edukiari buruz, dela beren lanaren kalitateari buruz.

(CC-BY-SA 3.0) Cheryl Ballek egina

20. orrialdea

Zure unibertsitateko klasean Wikipedia irakasteko bitarteko gisa erabiliz, ikasleen motibazioa areagotzen da.

Probako Wikimedia Hezkuntza Programari buruzko ikerlan independenteak argitu zuen ikasleen % 72k nahiago zuela Wikipediako lan bat egitea, ohiko lan bat baino. Ikasleek ikusi zuten gogotsu heltzen ziotela lan baliagarri bati, beren irakasleak bakarrik irakurri eta bota egingo zuen lan batean arituz baino gehiago. Wikipediarako esleitutako lanak benetako ikasketa esperientzia bat dira ikasleentzat. Beren lanak guraso eta lagunekin parteka ditzakete, eta askok uste dute dibertigarria dela Wikipedian aritzea!

Prest Wikipediako Hezkuntza Programarekin bat egiteko?

Hezkuntza Programak herrialde askotan existitzen dira, eta Wikimediako boluntarioak programa berriak sortzen ari dira hiruhilero. Wikipediako Hezkuntza Programa indarrean den herrialdeetan, Wikipediako Enbaxadore boluntarioak prest daude zuri eta zure ikasleei laguntzeko, klasean Wikipediako ekarpenak egiteko modu onenak ikas ditzazuen.

Egin bat gurekin! Argibideetarako, bisitatu

wikimedia.eus

Wikimedia Commonseko irudi guztiek CC-BY-SA edo jabari publikoko lizentzia dute, besterik adierazten ez den bitartean. Bertan biltegiratutako edukia Creative Commons Aitortu-BerdinPartekatu 3.0 lizentziaz edo geroagoko beste lizentzia batez eskura daiteke (http://en.wikipedia.org/wiki/Wikipedia:CC-BY-SA).

Wikimedia Fundazioaren eta beste edozein erakunderen marka erregistratuak eta logoak ez zaizkio Creative Common lizentzia horri lotzen. Wikimedia Fundazioa, Wikipedia, Wikimedia Commons, MediaWiki, Wikiztegia, Wikiliburuak, Wikiturriak, Wikiberriak, Wikiesanak, Wikibertsitatea, Wikispezieak, Wikidata eta Meta-Wikik ez dute oraindik marka erregistraturik, edo Wikimedia Fundazioaren marka erregistratuak dira.

Argibideetarako, ikus mesedez Marka Erregistratuen Politika orria (ingelesez): http://wikimediafoundation.org/wiki/Trademark_Policy.

Gure lizentzia baldintzei edo marka erregistratuari buruzko galderetarako, bidali mezu elektroniko bat hona: hezkuntza@wikimedia.eus edo, nazioarterako, legal@wikimedia.org