Welcome to Wikipedia (Bookshelf)/2013 edition/text

From Outreach Wiki
Jump to navigation Jump to search
This page is a translated version of the page Welcome to Wikipedia (Bookshelf)/2013 edition/text and the translation is 100% complete.

To produce a print version in your language, please see the localization guide for Editing Wikipedia.

See also: wikisource:Editing Wikipedia
Final version

p. 1: Front cover

Concept: A Wikipedia editor (TBD)'s photograph accompanies the entire brochure and offers guidance and explains concepts. This editor should be a local community member from the language Wikipedia in which the brochure is translated (so an English Wikipedian for English, an Arabic Wikipedian for Arabic, etc.).

1: Wikipedian editatzen

Interneteko entziklopediako edukia hobetzeko gida

Wikilaria izan naiz 2004tik. Bertan aritzen naiz gustura nabilelako mundu osorako erreferentziazko lan fidagarri bat sortzen. Pozik lagunduko dizut bertan aritzen ikasten; era horretan, zure ezagutza bertara gehitu eta Wikipedia hobea egingo duzu.


Note: reason for contributing can change based on which editor we use's actual reasons for contributing.

p. 2: Intro (inside cover)

Imajina ezazu mundu bat non gizaki guztiek askatasunez zabal dezaketen ezagutza guztia. Hori da gure eginkizuna.

Hori da Wikipediarako eta beste Wikimedia proiektuetarako gure ikuspena; hain zuzen, munduko boluntarioak 2001etik aritu dira horiek eraikitzen. Giza ezagutza osoa biltzeko, jende askoren ezagutza behar da, baita zurea ere!

Zer ikas dezakezun

Gida honek Wikipedian laguntzeko moduak erakutsiko dizkizu, era horretan zure ezagutza besteekin askatasunez partekatzeko. Deskubrituko duzu:

  • Wikipedia zer den eta nola funtzionatzen duen
  • Wikipedian barrena nola nabigatu
  • Wikipedian nola lagun dezakezun eta hori zergatik egin beharko zenukeen
  • Wikipedia fidagarria izaten laguntzen duten politika garrantzitsuak
  • Ikusizko Editorearen bitartez nola editatu eta wikimarkak nola erabili
  • Edukia gehitzeko pausoz pausoko gida
  • Beste lankide batzuekin elkar aritzeko arrazoizko jokabidea

Lasterbideak

Euskal Wikipediari buruzko estatistikak eguneratuta ikusi nahi? Tekleatu WP:Estat bilaketa barran hemen irudikatzen den bezala.

WP:Estat testuari lasterbide deitzen zaio Wikipedian. Hau bezalako lasterbideak teklea ditzakezu bilaketa barran orri jakin batzuk ateratzeko.

Liburuxka honetan, lasterbideak honela adierazten ditugu: | WP:Estat "lasterbidea".


p. 3: What is Wikipedia? / free content

Zer da Wikipedia?

Wikipedia —edonork edita dezakeen entziklopedia askea— historia lankidetzan egindako proiektu handienetako bat da. Wikipediak milioika artikulu eta ehunka hizkuntza ditu, eta ehunka milioi pertsonak irakurtzen dute maiztasunez.

Wikipedian eduki asko dago dagoeneko, baina gai garrantzitsu asko gutxi landu dira edota ez dute batere artikulurik. Wikipedia zu bezalako lankideetan oinarritzen da zure hizkuntzako Wikipedian informazioa eguneratuta eduki, zirriborro artikulu laburrak luzatu, eta landu gabeko gaiei buruzko artikuluak sortzeko. Wikipediari egiten dizkiozun ekarpenak ehunka, milaka, baita milioika pertsonen argigarri izan daitezke mundu osoan.

Wikipedian aldaketa bat egiten duzunean, ehun milaka pertsonaren komunitate batekin bat egiten ari zara (wikilariak), eta beren ezagutza Wikipedian jarri dute. Wikilariek egiten dutena mundua eraldatzeko ahalmena du, baina artean bide luzea dugu egiteko ezagutza osoa biltzen dugun arte. Horregatik behar dugu zure laguntza.

Wikipediara gehitzen duzuna eduki askea da eta guztiona bihurtzen da. Beste edonork edita eta berrerabil dezake lizentzia askearen bitartez.

Zergatik editatu Wikipedian?

Egun, segida ematen ari natzaio gure aitonak herriko historia eta ondarea biltzen egindako lanari eta zaletasunari. Aldea da nik badudala aitonak ez zuen lanabes bat: Wikipedia.

Irekiagoa den mundua nahi dugu, heziagoa, eta askeagoa. Ezagutza hura bilatzen duen edonoren eskuetan dagoen mundua nahi dugu.

Idazten duzuna zuzena eta ondo idatzia bada, aukerak daude egunero jendeak gehiago irakurtzeko (bestela, zokoratuta geratuko da, eta aldatu egingo dute).


pp. 4-5: the Wikipedia interface / navigation

[this two-page spread is a large article screenshot, with callouts highlighting important elements of the interface]

Wikipedia orrietan nabigatu

Hasteko, lagungarria izango zaizu interfazea pixka bat ezagutzea eta Wikipedia orrietan nola nabigatu ikastea.

Eduki nabarmenduak

Hemen Wikipediako lan onenak aurki ditzakezu: artikulu nabarmenduak, argazki onenak eta wiki komunitatean maila onena emandako beste eduki batzuk.

Laguntza

Laguntza orriak, artikuluak bezalaxe, Wikipediako lankideek idazten dituzte.

Komunitatearen ataria

Komunitatearen atariak Wikipedian barrena zer gertatzen ari den esploratzeko modua ematen dizu, hasi berrietatik eta ekarpen edo politikari buruzko eztabaidetaraino.

Tresnak

Atal honek trena erabilgarriak ditu orri bati eta bere historiari buruz informazio gehiago lortzeko.

Hizkuntzak

Badira Wikipediako beste hizkuntza bertsio batzuk —280 baino gehiago— gai berari buruzko artikulu bat dutenak.

Hizkuntza ezarpenak

Ezarpen hauek modua ematen dizute menuen hizkuntza aldatzeko eta zure teklatuko formatua aukeratzeko.

Eztabaida orria

Artikulu bakoitzak bere Eztabaida orria du eta, bertan, lankideek komentarioak eta proposamenak egin ditzakete, aldaketez eztabaidatu, eta elkarri laguntza eskatu.

Aldatu

Irakurle askok inoiz ez diete erreparatzen Aldatu eta Aldatu iturburu kodea botoiei, baina Wikipediako artikuluetako zati garrantzitsuena dira. Klikatu goiko eskuinaldean Aldatu edo Aldatu iturburu kodea botoian artikulu osoa editatzeko, edo klikatu testu barruko esteketan (loturetan) atal jakin bat editatzeko.

Ikusi historia

Wikipediako artikulu baten historian hura sortu zenetik egindako ekarpen guztiak biltzen dira. Nork zer eta noiz aldatu zuen ikus dezakezu, eta bi bertsio elkarren ondoz ondo konpara ditzakezu.

Kontua sortu

Artean egin ez baduzu, sortu zure kontua. Kontu bat edukiz, zure ekarpenen jarraipena egin dezakezu, zure Erabiltzaile orria sortu, eta jakinarazpenak jaso, besteek zuri erantzun edo zuk egindakoa gehiago lantzen dutenean.

Bilatu

Aurkitu artikuluak izenen arabera, edo aurkitu bilatzen dituzun hitzak dituzten orriak. Gainera batzuetan lasterbideak erabil ditzakezu (adibidez, "WP:Politikak") gida liburuxka honetan aipatutako orri batzuk bistaratzeko. | WP:Politikak lasterbidea baliagarri egingo zaizu.

p. 6-7: Contributors / ways of contributing /why to contribute

[This page is intended as a visual representation of the variety of ways different people contribute, why they contribute, and the diversity of contributors]

Wikilariek zer egiten duten

Boluntarioek modu batean baino gehiagotan laguntzen dute. Hemen duzu Wikipedia moldatzeko behar diren gauzen adibide batzuk.

Testu berria eta erreferentziak gehitu

Hasiberriei ongi etorria eman eta haien galderei erantzun

Artikulu berriak eta aldaketa berrienak ikuskatu

Wikipediako politikak eztabaidatu eta gatazkak konpontzen lagundu

Wikipedia funtzionarazten duen iturri ireki, askeko softwarea garatu

Argazkiak igo eta artikuluei irudiak gehitu

Artikuluei zuzenketak egin

Wikipedia editatzeko ikasleak esleitu edo, Wikipediako Hezkuntza Programaren bidez, ikasle editoreei oinarrizko gauzak ikasten lagundu

Artikuluak berrikusi eta hobekuntzarako proposamenak egin

Zergatik editatu Wikipedian?

Umeak ekartzean, Nepaleko kultura eta historia aberatsa ezagut dezaten nahi dut, eta hori haien hizkuntzan ikas dezaten nahi dut. Bada, Wikipedia hori gertatzeko modua ematen ari da.

Wikipedian bilatu nuenean, ez zegoen ezer; beraz artikulua neuk idaztea erabaki nuen. Gaurdaino, 18.000 pertsonak eta gehiagok irakurri dute nire artikulua; are, batzuek beren informazioa eta iturriak gehitu dituzte.

Nik bandalismoaren kontrako borrokan ikasi nuen ingelesez.


p. 8: Preparing to edit / content rules

Editatzeko prestatu

Edonork edita dezake Wikipedian, baina badira oinarrizko arau batzuk. Hemen dituzu editatzen hasten zarenean betetzeko garrantzitsuenak diren batzuk:

Ikuspegi neutrala

Dena Wikipedian ikuspegi neutral batetik idatzi behar da. Artikuluek ez dute zertan inoren aldeko jarrera hartu; aldiz, zuzen eta aldekotasunik gabe azaldu behar dituzte iturri fidagarrietan gaiari buruz argitaratutako ikuspuntu adierazgarri guztiak. Puntu baten aldeko arrazoibideak edo ideia batzuen defentsak ez dute tokirik Wikipediako artikuluetan.

Norberaren ikerketarik ez

Labur esateko, Wikipedia ez da norberaren ideiak argitaratzeko toki bat. Horren ordez, iturri fidagarrietan beste batzuek argitaratutakoa laburbildu beharko zenuke gaiari buruz. Artikuluek ez dute azterketa berririk eduki behar, eta ez dute argitaratutako materialen arteko konbinaziorik egin behar ondorio zabalagoak ateratzeko, bakarrik iturri bakoitzak dioena.

14: Egile eskubideak eta plagioa

Ekarpen guztiek lizentzia askea dutenez, editore bat ere ez da artikuluren jabe; zure ekarpen guztiak aldatu eta berrantolatu egin daitezke. Aipu laburrak izan ezik, ez da zilegi egile eskubideak dituzten iturrien edukia Wikipediara kopiatzea. Zuzenean kopiatzea edo parafrasi estua plagioa eta egile eskubideen urraketa dira, hondagarriak, eta boluntarioen denbora ere xahutzen du, garbiketa lana egin behar baitute. Garrantzizkoa da Wikipediara gehitzen duzun eduki guztia zure hitzetan idatzia izatea (jabari publikoko eta lizentzia askeko edukia ere Wikipedian jar daiteke, betiere behar bezala aitortuta badago).

Iturri fidagarriak

Wikipediako informazioa egiaztagarria izan behar da, argitaratutako iturri fidagarrietan oinarritua. Entziklopediara gehitzen duzun informaziorako, aipamenak gehitu behar dituzu, besteek beren kabuz egiaztatu ahal izan dezaten. Wikipediako iturri fidagarrienak dira datuak kontrastatzeko fama duten hirugarrenen iturriak, adibidez, unibertsitateko argitaletxeek argitaratutako liburuak, kidekoek berrikusitako aldizkari akademikoak eta bertako zein kanpoko egunkariak. Mesedez erabili ikuspuntu ezagunak adierazten dituzten iturriak, eta ez azterketa bakanak edo bazterreko ikerlanak. Saiatu gaiari buruz eskueran dauden iturri fidagarrienak aurkitzen.

Interes gatazka

Gai jakin bati buruzko interes gatazka baduzu (adibidez, horko nagusi bat edo erakunde bateko kidea zarelako), ez zenuke editatu behar hari buruzko artikuluetan.

Guk urteen joanean garatu ditugu politika eta printzipio hauek, Wikipedia ahal bezain fidagarri eta baliagarriena izan dadin.

P. 9 Encyclopedic Writing Style

Zer da estilo entziklopedikoa?

Estilo entziklopedikoan eta tonu formalean idaztea garrantzizkoa da Wikipediara eduki berria gehitzean. Saiakera, arrazoibidea edo iritzi idazketa beharrean, Wikipediako artikuluak argiak izan behar dira, datuak bakarrik emanez. Hona hemen estilo entziklopedikoaren gida.

Desegokia

Britannica eta entziklopedien etorkizuna

Encyclopædia Britannica edo Britaniar Entziklopedia, entziklopedia aitortua eta historikoki esanguratsua izan arren, toki gutxi du egungo gizartean. Horren ordez, aditu gehienak bat datoz esatean Wikipedian dagoela entziklopedia generoaren etorkizuna, jende arruntak, esate baterako zuk edo nik, sortutakoa. Ironikoa bada ere, Jimmy Walesen eta entziklopediaren zalea den belaunaldi berri ausartaren ustez, ezagutza sortu eta banatzeari buruzko manera zahar gaiztoen adierazle bihurtu da Britannica: goitik beherako kontrola, estaldura zerk merezi duen eta zerk ez erabaki eta inori kontuak ematen ez dizkioten zaindariak, egile eskubideen mugak eta bakarrik aberatsentzako prezio garestiak; are, egungo Interneteko formatuan, publizitate hondagarria erakusten du, bere edukiaren fidagarritasuna eta baliagarritasuna auzitan jartzen duena.

Zer saihestu

Ez sortu saiakera estiloko artikuluak edo atalak.

Ez egituratu zure idazteko era arrazoibide baten gisa.

Ez erabili "hitz lausorik" (adibidez, “aditu gehienak bat datoz” edo “pertsona batzuek diote”).

Ez erabili mesedez kaleko hizkera edo euskalkia.

Ez erabili “baloraziorako hitzak”, adibidez, “bikaina”, “paregabe”, “polit”, edo "onena".

Ez sartu zure iritzia idazteko orduan.

Ez erabili hizkera eta esaldi egitura korapilatsurik.
Egokia

1990eko urteen hasieratik, Britannicak informazio iturri digitalen erronka berriari aurre egin behar izan dio. Bizkor aldatzen diren arloetan, adibidez, zientzia, teknologia, kultura eta historia modernoan, Britannicak lanak izan ditu eguneratuta egoteko, lehenengoz Walter Yust editore izandakoak sistematikoki aztertutako arazoa.[1] Egun, Britannica multimedia formatuan zein Internetez eskura daitekeen arren, Interneteko beste entziklopedia batzuk, adibidez, Wikipedia, kolokatzen jartzen ari dira haren nagusitasuna.[2]

Egin

Erabili hizkera argia

Izan laburra

Aipatu iturriak adierazitako datuak babesteko

Egotzi ikuspuntuak horiek adierazi dituzten pertsonei

Ez atera ondoriorik, salbu eta ondorioa iturri bati egozten zaionean

p. 10: VisualEditor / structure of an article

[This page and the following page show edit mode for the same article in VisualEditor and wikitext, respectively. The VisualEditor side focuses on the structure of a typical article, while the wikitext side shows the wikicode syntax for typical page elements.

Ikusizko Editorearen bidez editatu

Ikusizko Editorearen bidez, zure aldaketak egin ahala ikusiko duzu nolakoak izango diren eta, era horretan, zure arreta osoa edukiak izango du. Aldatu nahi dituzun zatietan klikatu besterik ez duzu, eta hasi editatzen!

Edizioko tresna barra

Aldatu moduan, tresna-barrak balio dizu formatua eman eta erreferentziak, irudiak zein orriko txantiloi deitutako elementu bereziak gehitzeko, hala nola artikulu hasiera askotako infotaulak. Aldaketak egiten amaitu duzunean, sakatu "Aldaketak argitaratu" botoia.

Sarrera atala

Lehendabiziko esaldiak gaiaren definizioa ematen du, eta sarrerako atalak artikuluan azaldutako ezin besteko puntuak laburbiltzen ditu. Hau da izenbururik ez duen atal bakarra.

Irudiak

Lizentzia askeko irudiak eta beste irudi fitxategi batzuk Wikimedia Commonsetik gehitu daitezke Wikipediako artikuluetara.

Aipamenak

Artikuluko gorputzeko esaldi buruko aipamenak testuko zati bakoitzeko informazioa nondik etorri zen erakusteko da. Aipamenaren detaileak oin-ohar gisa amaieran agertzen dira.

Txantiloiak

Txantiloi deitutako piezak erabiltzen dira informazioari formatu estandarra emateko eta gauzak (adibidez, artikulu batean arazoak daudela irakurleei ohartarazten dieten etiketak) txertatzeko, eta berrerabil daitezke.

Artikuluaren gorputza

Izenburuek (eta batzuetan azpi-izenburuek) ataletan antolatzen dute artikulua, eta edukien taula bat sortzen dute. Atalek gehienetan gaiaren alde adierazgarri bat jorratzen du; irakurleek, era horretan, bilatzen duten informaziora jauzi egin dezakete zuzenean.

Atal gehigarriak eta oin-oharrak

Artikulu bateko gorputz nagusiaren ondoren, informazio gehigarria duten atalak datoz, hala nola loturaren bat duten Wikipediako artikuluak ("Ikus, gainera"), erabilitako aipamenen detaileak biltzen dituen atala ("Erreferentziak"), Bibliografia / Iturriak, edota informazio gehiago aurkitzeko irakurleek balia ditzaketen beste webgune batzuk ("Kanpo loturak").

p. 11: Wiki markup

[This page consists of a simplified and excerpted version of the wiki markup for the same article as on the facing page. Most of the content is blurred out, but the example elements of markup are not. Callouts explain the most import markup syntax.]

Wikimarkaera erabiliz editatu

Wikimarkaera Wikipediako artikuluak editatzeko jatorrizko modua da (arakatzaile batzuetan hori beste modurik ez da egongo). Kontrol zehatza emango dizu orriaren eduki eta itxuraren gainean, behin nola funtzionatzen duen ulertzen duzunean. Behean dituzu irudikatuta artikulu baten azpian dauden wiki marka batzuk. Konparatu Ikusizko Editorean haiekin pareka daitezkeen zenbat elementu ikus ditzakezun.

Irudia

Wikimedia Commonseko argazki baten izenburuaren mutur banatan jarritako kako bikoitzek irudia txertatuko dute. Barra bertikalek bereizi egiten dituzte aukerazko parametroak, irudia nola erakutsiko den kontrolatzen dutenak. Gehienetan bi parametro baliatzen dira: “thumb” hitza, miniatura formatu estandarra erabiltzeko, eta irudiaren oineko azalpena.

[[Fitxategi:Example.jpg|thumb|irudi oina]]

Lodia

Testu segida baten alde banatan jarritako hiru apostrofok testua lodi egiten dute. Artikuluaren gaia lehendabiziko esaldian loditu ohi da.

'''testu lodia'''

Aipamena

Ireki eta ixteko erreferentzia etiketak iturri bat aipatzeko erabiltzen dira. Automatikoki sortutako zenbaki bat goi-indize gisa agertuko da etiketa horien tokian; edukia, berriz, erreferentzien ataleko oin-oharretan agertuko da.

<ref> aipatutako testua </ref>

Barne lotura

Hitz baten inguruko kako bikoitzak esteka (lotura) bat sortzen du izen horren artikulura. Marratxo bertikala eta itxierako kakoek mugatutako beste testu segida bat gehituz, estekako testua aldatzen da.

[[artikuluaren izenburua|testua]]

Etzana

Testu pasarte baten alde banatan jarritako bi apostrofok testua etzana egiten dute.

''testu etzana''

Atalburua

Bi berdintza ikurrek lerro bat atalburu bihurtzen dute; hiru berdintza ikurrek azpiatalburu bat.

==Atalburua==

Txantiloia

Giltza bikoitzak txantiloietarako erabiltzen dira, eta txantiloiak gauza askotarako berrerabil daitezkeen orri elementuak dira. Irekitzeko giltzen ondorengo lehendabiziko elementua txantiloiaren izena da. Parametroak dira txantiloi batek funtzionatzeko edo bistaratzeko duen modua alda dezaketen aldagaiak, eta barra bertikalek bereizten dituzte.

{{txantiloiaren izena |parametroa}}

Erreferentziak

Erreferentzien etiketak (edo txantiloi baliokide batek) oin-oharrak agertzen diren kokapen bat ezartzen du, “Oharrak” edo “Erreferentziak” ataletan gehienean.

{{erreferentzia_zerrenda}}

Kanpoko loturak

Hiperesteka normal bat sortzeko, behar da irekitzeko kako zuzen bat hasieran, URLa gero, tarte bat, etiketa testua, eta ixteko kako zuzen bat. Gehienetan oin-oharretan edo "Kanpoko loturak" atalean erabiltzen dira.

[http://www.example.com testua]

Kategoria

Artikuluaren amaieran, irekitzeko kako zuzen bikoitzez hasi, gero "Kategoria:" idatzi, eta era horretan artikulu hori kategoria jakin batean sartuko da; bukatzeko, gehitu ixteko kako bikoitza. Kategoriek elkarrekin erlazioa duten multzoetan biltzen dituzte Wikipediako artikuluak.

[[Kategoria:Zerbait]]

Wikimarkaerari buruzko laguntza eskatzeko, ikus 19. orrialdeko laburpen zerrenda, edo bisitatu | WP:TU laster hitza

pp. 12-13: Adding content, step by step

Edukia gehitu, pausoz pauso

Irudi hauek erakusten dute lankide batek informazio berria nola gehitu duen "Norteko geltokia (Donostia)" artikuluko "Historia" atalera.

Artikulua aldatu aurretik...

...eta artikulua aldaketak argitaratu ondoren.

Irudi honek erakusten du lankideak zer gehitu duen, eta zein wiki marka erabili dituen. Jarraitu pauso horiek eta zeuk ere edukia gehitu ahal izango duzu Wikipediako artikulu batera.

1. pausoa: aukeratu idatzi nahi duzun gai bat.

2. pausoa: aurkitu gaia uneko Wikipediako artikuluak baino hobeto landu duen iturri fidagarri bat.

3. pausoa: orain bai, ondo pasa. Klikatu Aldatu botoian!

4 pausoa: gehitu falta dena. Aurkitu duzun iturria erabiliz, laburbildu zure hitzetan gehitu nahi duzun informazioa.

5. pausoa: gehitutako testu pasarte berriaren amaieran, jarri erreferentzia bat. Aldaketen tresna barran, wikimarkaera edo Ikusizko Editorea erabiltzen ari zarela, "Aipatu" ikonoa klikatu dezakezu zure iturria aipatzeko.

6. pausoa: "Laburpena" eremuan, mesedez jarri egin duzun aldaketaren azalpen labur bat.

(Ikusizko Editorean, "Aldaketak argitaratu" klikatu ondoren leiho bat agertuko zaizu laburpen bat eskatuz.) Aldaketen Laburpenak lagundu egiten die beste editoreei egiten ari zarena ulertzen.

7. pausoa: orain, heldu da zure aldaketak gordetzeko garaia. Klikatu Aldaketak argitaratu.

Lasai horregatik. Akats bat egiten baduzu, aldaketa gehiago ere egin ditzakezu, edo egindako aldaketak desegin.

p. 14: Interacting / user pages / user talk

Erabiltzaile orriak eta Eztabaida orriak

Wikipediak baditu beste orri mota batzuk artikuluez gain. Editatzen hasten zarenean, onena zure Erabiltzaile orria sortzea duzu, bertan zure buruaren berri zertxobait emateko.

Goiko eskuinaldean (saioa hasi baduzu), zure erabiltzaile izena ikusiko duzu, eta bertan klika dezakezu zure Erabiltzaile izenera joateko. Artean existitzen ez diren orrien esteka edo loturak (adibidez, zure Erabiltzaile orria, sortu ez baduzu) gorriz agertuko dira, urdin ezagunaren ordez.

Orri hauetako baten Sortu botoian klikatzen baduzu, orri zuri batetik hasiko zara. Erabiltzaile orria zure buruaren berri zertxobait emateko tokia da, beste lankideei zu nor zaren eta zer interes dituzun gainetik azaltzeko. Asko edo gutxi esan dezakezu, nahi duzuna.

Aldaketak argitaratu klikatzean, zure esteka gorria urdin bihurtuko da!

Baduzu ere Eztabaida orri bat, eta bertan beste lankideek mezuak utz diezazkizute. Beste lankide batekin harremanetan jarri nahi baduzu, nahikoa duzu haren Eztabaida orrira nabigatu eta beheko aldean mezu bat uztea.

Eztabaida orrietako zure mezuek sinatu behar dute; aldaketen tresna barran Sinadura ikonoan klikatuz, lau tileta gehituko dituzu ( ~ ~ ~ ~ ). Hartara, zure lankide izena agertuko da zure mezuaren data eta orduarekin batera.

Aldaketen tresna barrako ikono hau Sinadura botoia da


p. 15: article talk / etiquette

Komunitatearekin elkarrekintzan

Artikulu guztiek Eztabaida orri bana dute. Eztabaida orri horiek iradokizunak egiteko erabil daitezke, iturri berriak gehitzeko, arazoak daudela adierazteko eta, lankideak bat ez badatoz, aldaketez eztabaidatzeko.

Hara, jakinarazpen berri bat! Horiek norbaitek aipatu zaituela esaten dizute, edo norbaitek eskertu egin dizula, edo zure Eztabaida orrian mezu bat utzi duela.

Komunitate eztabaidetarako jarraibide garrantzitsu bat da errespetuz eta gizalegez jokatzea. Desadostasunak badituzu ere, beste lankidearen fede ona onartu beharko zenuke. Ia beti zuk duzun helburu bera izango du: Wikipedia hobea egitea. Eztabaidetan erreparatu mesedez edukiari bakarrik, eta ez beste lankideari.

p. 16 mobile editing

Mugikorretik editatu

Ohiko mahaigaineko interfazea ez ezik, Wikipediak mugikorretarako bertsio erraztu bat du irakurri eta editatzeko. Nahikoa duzu Wikipedia zure smartphonean edo tabletan bisitatzea, eta saioa hastea.

Erakutsi eta ezkutatu menu aukerak

Artikuluetan editatu

Argazkiak igo eta gehitu

Artikuluak zure jarraipen zerrendara gehitu

Zure Jakinarazpenak egiaztatu

Zergatik editatu Wikipedian?

Gogoko dut jakitea ni baino handiagoa den zerbaiti laguntzen ari natzaiola.

Alde batean, baduzu konpainia aberats eta indartsuen talde bat. Internet kontsumorako bitarteko bat bihurtu nahi dute: telebista interaktiboa supermerkatuari uztartuta. Bestetik, baduzu Internetek mundua alda dezakeela uste dut talde bat.

Denok irakurtzen dugu Wikipedia. Norbaitek zerbait jakin nahi badu, Wikipediara doa lehendabizi. Badakit apurtxo bat lagundu dudala, beharbada asko ere bai. Eta hori da ezagutzen dudan sentimendu ederrena.


p. 17 more about English Wikipedia

[The idea is that this is a page with a pretty simple layout that can be rewritten for each language to highlight whatever is important for that version of Wikipedia that isn't already covered.)

Gehiago Euskal Wikipediaz

Wikipediako hizkuntza bertsio bakoitza desberdina da (nahiz eta hizkuntzen artean gauza berdin asko eduki ere). Hemen erabilgarri izango zaizkizun Euskal Wikipediako hainbat gauza berezi aurkituko dituzu.

Zure lehendabiziko artikulua sortu

Euskal Wikipedian artikulu bat hastea—eta ezabatua ez dela segurtatzea— bihurria izan daiteke. Zure lehendabiziko artikulua sortzeko gida xehe baterako, joan EU WPko esteka honetara: | Laguntza:Sarrera berriak.

Wikipedia Signpost

Signpost berripapera | (lasterbidea: WP:SIGNPOST) asteroko berripapera da ingelesez, eta Wikipedia orokorrari buruzko albisteak eta ikerketak, eztabaida garrantzitsuak, eduki bereziak eta abar azaltzen ditu. Harpidedun ere egin zaitezke nahi izanez gero, eta Eztabaida orrira helduko zaizu astero.

Irudi ez-askeak igo

Oro har, Wikipediako artikuluetan irudi elementuak gehitzeko lizentzia askeko edo jabari publikoko irudiak erabil daitezke bakarrik, eta horiek Wikimedia Commonsera igo behar dira (commons.wikimedia.org). Ingelesezko Wikipediak badu salbuespen bat material ez-askeetarako, en:WP:NONFREE lasterbidean ingelesez irakur dezakezunez. Wikipediara arauen araberako justifikazio argi batez ez igotako irudi ez-askeak ezabatuak izango dira.

WikiProiektuak

WikiProiektuak Wikipedian editatzeko orduan elkarrekin interes bat duten lankideen taldeak dira. Uneko WikiProiektuetan arakatu (ikus Wikipedia:Wikiproiektu) eta horietako batean hastea modu ona izan daiteke zer gauzatan aritu nahi duzun aurkitzeko eta beste wikilari batzuekin konektatzeko.

[WikiProject Directory image]

Wikipediako artikuluak baloratu

Euskal Wikipediak badu artikuluen kalitatea zehazteko sistema. Baditugu "Zirriborroak" diren artikuluak, bestetik badira sailkatu gabeak, "Artikulu onak" ere baditugu, eta azkenik artikulu eredugarriak ditugu: Artikulu nabarmenduak.

Artikulu bakoitzak eskuratutako balorazioa goialdeko marraren eskuinean ikus dezakezu edo, zirriborroa bada, artikuluko behealdean dagoen kutxa batean. "Wikipedia:Kalitateko edukia" orrian, Artikulu Nabarmenduak eta On guztiak agertzen dira. "Kategoria:Zirriborroak" arakatzea modu ederra izan daiteke lantzeke dauden gai berriak aurkitzeko.


p. 18: article quality / additional resources

Wikipedia artikuluaren kalitatea ebaluatu

Wikipediako artikuluen kalitatean alde handiak daude: batzuk oso onak dira, baina beste hainbat ez dira sakonak edo argiak, joera bat dute, edo are, zaharkituta daude. Oro har, kalitate handiko artikuluek elementu hauek dituzte:

  • Erraz ulertzen den sarrera atal orokor bat
  • Egitura argi bat
  • Estaldura orekatsua
  • Eduki neutrala
  • Iturri fidagarriak


Artikuluen kalitateari buruzko informazio gehigarria aurkituko duzu “Wikipedia ebaluatu” liburuxkan begiratuz (ikus behean).

Baliabide gehigarriak

Wikipedia ebaluatu: artikuluen bilakaeraren jarraipena egin eta haren kalitatea ebaluatu"

Artikuluak nola garatzen diren, kalitate oneko artikuluetako elementuak eta kalitate eskaseko artikuluen zantzuak, horiek guztiak aztertuko ditugu gida honetan.

http://education.wikimedia.org/evaluating

Wikipedian marraztu: Wikimedia Commonsera edukia gehitzeko gida

Wikimedia Commonsi buruzko gida lagungarria. Commons Wikipedian erabiltzen den multimedia materialen biltegia da. Liburuxka honek Wikimedia Commons zer den zehazten du, fitxategiak nola igo, horiek nola baliatu, eta lizentzia askeei buruzko oinarrizko guztia.

http://education.wikimedia.org/illustrating

Irakaslearentzako oinarriak: nola erabili Wikipedia irakasteko bitarteko gisa

Liburuxka honek jardunbide onenak eskaintzen dizkie ikastaroko curriculumean kokatuta ikasleei Wikipediako lanak esleitzen dizkieten irakasleei.

http://education.wikimedia.org/instructorbasics

p. 19: wiki markup cheatsheet

Wikimarken taula laburra

Ondorengo adibideek erakusten dute Wikipediako artikuluetan aldaketak egitean gehienetan behar izaten den formaturako wikimarkaera. Gehiago jakiteko, joan hona: | WP:LAG TU lasterbidea.

Deskribapena

Zer tekleatzen duzun

Zer ikusiko duzun

Letra etzana

letra etzana

Letra lodia

letra lodia

Atalburuak

Atalburu testua

Beste Wikipedia orri batera estekatu (barne loturak)

Denis Diderot


Testu desberdina duen barne lotura

Beste webgune batera estekatu (lotu)

Euskaltzaindiaren hasierako web orria

Bulet zerrenda

  • Wikipedia
  • Entziklopedia

Zenbaki zerrenda

  1. A - Lexikoa
  2. B - Morfologia

Azpititulua duen irudia

[[File:Example.jpg|thumb|Irudi oineko (aukerako) testua]]

Irudi oineko testua

Sinadura eta denbora zigilua (Eztabaida orrietarako)

~~~~

Lankide izena (eztabaida) 15:12, 13 abendua 2017 (UTC)

Aipamenak egiteko

Zer tekleatzen duzun

Zer ikusiko duzun

Aipamen bat txertatu

Orriko testua.<ref>[http://wikimedia.eus/ Wikimedia.eus], testu gehiago.</ref>

Orriko testua.[1]

Erreferentzia atalean bistaratu

<references />

1. ^ Wikimedia.eus, testu gehiago.


p. 20: back cover / glossary

Laburpena

Wikipedia orrian egindako aldaketen azalpen laburra da; era horretan beste lankideek artikuluaren bilakaera jarraitu ahal izango dute, eta aldaketaren asmoa ulertu.

Lizentzia askea

Jabari publikoko lizentzia bat da, edozein pertsonari edozein helburutarako lan bat erabili eta aztertzeko, haren kopiak egin eta berriz banatzeko, aldaketak eta hobekuntzak egiteko eta lan eratorriak banatzeko askatasuna ematen diona. Wikipedia, eta hari egindako ekarpen bakoitzak Creative Commons Aitortu — Berdin Partekatu lizentzia erabiltzen du, lizentzia aske bat. Ikus Wikipediako ohiko lizentzia hemen: https://creativecommons.org/licenses/by-sa/3.0/deed.eu.

Historia

Wikipedia orri baten erregistroa da, Historia ikusi fitxaren bidez bistaratu eta egindako aldaketa guztiak erakusten dituena. Bi bertsio konpara daitezke bien arteko aldeak (oro har Wikipedian diff deituak) zehazki ikusteko, eta aurreko bertsioak berrezarri.

markaera

Wikipedia orri bati formatua emateko kode berezia da. Ikus wikimarken taula (19. or.) oinarrizko gauzetarako, edo joan EU WPko esteka honetara: WP:LAG TU lasterbidea.

Jakinarazpena

Wikipedia orriko goiko menu barran agertzen den mezu ohar bat da. Erantzun diozuela norbaiti jakinarazi nahi badiozu, aipatua izatearen jakinarazpen bat sor dezakezu, Eztabaida orriko mezu sinatu batean haren Lankide orrira esteka bat sortuz.

Parametroa

Irudiak, txantiloiak eta beste wikimarkak orri batean nola agertzen diren kontrolatzeko testu zati bat da, beste zati batzuetatik barra bertikal batez (|) bananduta.

Zirriborroa

Artikulu labur bat da, artean luze eta zabal lantzeko espazioa duena. Zirriborroetara edukia gehitzea gauzak egiten hasteko modu eder bat da.

Eztabaida orria

Artikulu edo beste Wikipedia orri baten eztabaidarako gunea da, beste lankide batzuekin orriko edukiei buruz hitz egiteko.

Txantiloiak

Orri baten edukiak beste baten barruan automatikoki agertzeko modua da. Nola erabili ezagutzeko, ikus | WP:TXAN lasterbidea.

Lankide orria

Lankide baten erabiltzaile orria da. Hasiera "Lankide:" izaten du, lankide izenaz jarraituta. Wikilariek Lankide orriak erabil ditzakete beren buruaren eta interesen berri emateko, zein artikulutan lan egin edo nahi duten zerrendatzeko, eta abarretarako.

Wikimedia Commons

Wikipedia eta beste wiki askotarako multimedia materialen biltegia da. Bertara lizentzia askeko argazki, diagrama, bideo eta beste multimedia fitxategi batzuk igo ditzakezu, Wikipedia irudikatzeko.

Wikilaria

Wikipediako proiektuak eraikitzen laguntzen duen norbait. Beste izendapen batzuk ere erabiltzen dira, adibidez, "lankide", "editore", edo "wikikomunitateko kide".

Wikimedia Commonseko irudi guztiak CC BY-SA lizentzia dute edo jabari publikoan daude, besterik adierazten ez den bitartean. Bertan bildutako edukia Creative Commons Aitortu-Berdin Partekatu 3.0ren (https://creativecommons.org/licenses/by-sa/3.0/deed.eu) arabera eskura daiteke, edo geroagoko beste edozein bertsiori.

Wikimedia Fundazioaren eta beste edozein erakunderen marka erregistratu eta logoak ez daude Creative Commonseko lizentzia horri lotuz araututa. Wikimedia Fundazioa, Wikipedia, Wikimedia Commons, MediaWiki, Wikiztegia, Wikiliburuak, Wikidata, Wikiturriak, Wikiesanak, Wikibertsitatea, Wikiespezieak eta Meta-Wikik ez dute oraindik marka erregistraturik, edo Wikimedia Fundazioaren marka erregistratuak dira.

Gehiago jakiteko, mesedez ikus ondoren marka erregistratuari buruzko Wikimedia Fundazioaren politika (ingelesez): http://wikimediafoundation.org/wiki/Trademark_Policy.

Gure lizentzien baldintzei edo marka erregistratuari buruzko beste galderetarako, mesedez bidali mezua hona: legal@wikimedia.org

Diseinua: David Peters, EXBROOK

Wikilarien erretratuak: Karen Sayre, Adam Novak eta Victor Grigas. CC BY-SA 3.0